Imprimir esta página

Txangoa DBHko 2.B

03 Noviembre 2017 In Noticias

Pasa den astean eskolatik atera ginen urte honetako lehen txangoa egiteko.

Muskiz udalerrian El Pobaleko Burdinola dago: lantegi hidrauliko bat, burdin harria landu, eta mota guztietako lanabesak eta tresnak egiten zituena.

Osperik handiena XVII. mende amaieran izan zuen, tailerra handitzearekin batera, azpiegitura hidraulikoa berreraiki zuten garaian. Hala ere, gaur egun ikusgai ditugun hainbat eraikuntza eta makineria XIX. mende amaierakoak dira.

Burdinolaren inguruan, produkzio-gunea zegoen antolatuta: olagizonen etxebizitza, irin-errota, ogi-labeak, baratzak eta mendiak, egurrez zein ikatzez hornitzeko.

Bisita gidatua egin genuen burdinolako eta errotako makineriaren funtzionamendua ikusteko, eta gero errementari bihurtu ginen egun batez, eta pieza batzuk egin genituen labean. Bizimodu hori ezagutzea esperientzia berria eta bitxia izan zen gure ikasleentzat.

Eguna bukatzeko Sopuertako landareetara joan ginen, eta han egun polita eta eguzkitsuaz disfrutatu ginen.

 Oso egun polita izan zen. Hurren arte!

 

 

Visto 166 veces

Medios

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies. Política de Privacidad.

Acepto política de Cookies .

EU Cookie Directive Module Information