Zientzia Azoka

23 Abril 2018 In Noticias

Aurten, lehengo aldiz, Bilboko Eskolapioak Ikastetxeak Zientzia Azokan parte hartu du, Zientzia Azoka ekimena Euskal Herriko gazteek garatutako proiektuen azoka bat da, eta ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko da.

Pasa den asteburuan, apirilaren 21ean ospatu zen, Bilboko Plaza Berrian, eta egun horretan ikastetxe askok aurkeztu zituzten beren proiektuak.

Guk, ikastetxetik, uste dugu oso aukera ona dela gure ikasleen prestakuntzan beste aurrerapauso handia emateko, eta horrexegatik 3. Mailako ikasleak kurtsoan zehar Robotikarekin erlazionatuta dagoen proiektu bat landu dute.

Esperientzia oso polita izan zen, gure stand egun osoan zehar jendez beteta egon zen, eta ikasleek aukera izan zuten bisitariei azalpenak emateko.  Beraientzat ikaragarrizko ikasketa izan zen, eta segur aski, beste stand batzuk bisitatuz ideia politak hartu zituzten hurrengo urteetan proiektuak hobetzeko.

Ate polita zabaldu da gure ikastetxean, espero dugu jende gehiagok hortik sartu nahi izatea!!!

(Gehiago hemen: 

https://www.facebook.com/bilbokoeskolapioak/posts/1632086373572405)

 

Visto 283 veces

Contacta con nosotros

Alameda de Recalde, 19

48009 - Bilbao

  • Teléfono:   944 24 14 02 / 944 24 14 03

CONECTA CON NOSOTROS

También estamos en las siguientes redes sociales.

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies. Política de Privacidad.

Acepto política de Cookies .

EU Cookie Directive Module Information