Hezkuntza helburuak
- Detalles
- Categoría: Castellano
- Publicado el 22 Septiembre 2016
Elkarlanean egindako hausnarketaren ondoren, 2016ko ekainean gure hezkuntza helburuak zehaztu eta onartu genituen. Helburu hauetan oinarritzen gara gure ikasle mota eta ikastetxeak gizarteari, hezkuntzari eta Elizari egiten dion ekarpena lortzeko.
Hezkuntza helburu hauek ikastetxeko bizitzaren eta berrikuntza pedagogikoaren erreferentzia berria dira eta geureak diren beste erreferentziei lotzen zaizkie, hala nola, Izaera Propioari, Hezkuntza Proiektuari, Pastoralari, Kirolei, Familiei, IKTri, Educa+/Heziago proiektuari, Hezkuntza Dekalogoari eta baita Misioari, Ikuspegiari eta Gakoei (balio instituzionalei) ere.
Ikus daitekeenez, hezkuntza helburuetan gure misioaren bost ardatzetako bakoitzean dugun helburua zehazten dugu, bai ikasle motari bai ikastetxeak egiten duen gizarte ekarpenari dagokiola. Hau guztia erraz ikusi eta ulertzeko, web honetako berri batean azaldutako logoa sortu dugu: Hezkuntza Helburuen Logoaren azalpena.