Pastoraltza eta aisialdia

Pastoraltza gure Ikastetxearen oinarrietako bat da eta bere Izaera berezia osatzen du. Gaurko gizartearekin  bat datorren erlijio heziketa irekia, alaia eta gizatiarra eskaintzen dugu. 

Hainbat ekintza ditugu gure ikastetxeko pastoraltza ikasle guztiengana hel dadin: erlijio heziketa, ospakizunak, goizeko otoitzak, ikastetxeko kanpainak, eskolako erlijiozko bizikidetzak eta hezkuntza komunitate kristauaren giroa.

Erlijio heziketarako  eta kristau balioetarako bereziki prestatutako irakasleak ditugu. Itaka-Escolapios elkartearen laguntza ere badugu, ikastetxeko eta pastoraltzako hainbat ekintzetan parte hartzen duena. Horrez gain,  Itaka-Escolapios elkartea aisialdiko kristau heziketaz arduratzen da eta baita hurrengo estekan ezagutu dezakezun Gazte Pastoraltza  Guneaz ere: Gazte Pastoraltza Gunea.

Eskola orduetatik kanpoko pastoraltza heziketa prozesu hau mundo osoko Eskola Pien Kalasanz Mugimenduaren barnean dago eta hiru etapatan banatzen da:

  • Hasierako etapa, giza eta kristau balioetan oinarritua:
    • Zidor: Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailak (7-8 urte)
    • Koskorrak: Lehen Hezkuntzako 4.maila (9 urte)
    • Kaskondoak: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailak (10-11 urte)
    • Oinarinak: DBHko 1. eta 2. mailak (12-13 urte)
    •  Azkarrak: DBHko 3. eta 4. mailak (14-15 urte)

·         Proposamen etapa:

    • Bidean: Batxilergoko 1. eta 2. mailak (16-17 urte)
    • Boluntariotza proposamena(Mugitzen): Batxilergoko 1. eta 2. mailak  (16-17 urte)

·         Gazte katekumenotza eta bereizketa etapa (18-25 urte)

Irakasle eta laguntzaileekin batera Itaka-Escolapios honako jarduera hauetaz  ere arduratzen da:

 

Eskolako argazki bildumak Facebook-en

Contacta con nosotros

Alameda de Recalde, 19

48009 - Bilbao

  • Teléfono:   944 24 14 02 / 944 24 14 03

CONECTA CON NOSOTROS

También estamos en las siguientes redes sociales.

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies. Política de Privacidad.

Acepto política de Cookies .

EU Cookie Directive Module Information