Ikastetxea aurkezpena

Ongi etorri! Hona hemen gure ikastetxearen deskripzio txiki bat eta, jarraian, lotura honetan, azalduta dauden elementuak dituen aurkezpen-kartela. Era berean, ikastetxeko instalazioei buruzko ideia bat egiteko, gure ikasle eta langileeen eskutik, hurrengo bideoa ikus dezakezu: ikusi Gabonetako Kanpainiaren Lipdup-bideoa.

Bilboko Eskolapioak Ikastetxea  Euskal Herriko erlijio heziketadun Kristau Eskola sarearen barruko itunpeko ikastetxea da. Ikastetxeak 2-18 urte bitarteko 1.300 ikasle baino gehiago ditu. Hezkuntza-eskaintza kristau eta solidarioa eskainiz, txiki zein nagusiei ematen die arreta. Bestalde, euskera, gaztelania eta ingelesezko kalitatezko hizkuntza gaitasuna, ikasle bakoitzari egokitutako arreta, berritutako instalazioak eta eguneratuta dagoen teknologia-azpiegitura ere eskaintzen dugu. Era berean eskolaz kanpoko eta zerbitzu ugari eskaintzen ditu, eta jolastokiak gauera arte egoten dira zabalik urteko egun guztietan. Hori dela eta, gure ikastetxea beti zabalik dagoen ikastetxea da, baita abegitsua den eta oso bizirik dagoen hezkuntza komunitatea duena ere.

Eskolapiook, 1893an hasi ginen Bilbon. Gaur egun eskolapio erlijioso eta laikodun  komunitate batek zein Itaka Senitarte eskolapioko  beste 10 komunitatek bultzatzen dute eskolapioen presentzia, Ikastetxeko eta Itaka-Eskolapios Fundazioaren proiektuan laguntzen duten eta misioan parte hartzen duten guztiekin batera Kristau-elkarte eskolapioa osatuz.

Eskolapioei buruzko azalpen luzeagoa "Nortzuk gara eskolapioak" dokumentuan aurkituko duzu. Gure ikastetxeari buruzko historia sakonago ezagutzeko,"Ikastetxearen mendeurrena" argitalpena irakur dezakezu lotura honen bidez. 

Eskolako argazki bildumak Facebook-en

Contacta con nosotros

Alameda de Recalde, 19

48009 - Bilbao

  • Teléfono:   944 24 14 02 / 944 24 14 03

CONECTA CON NOSOTROS

También estamos en las siguientes redes sociales.

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies. Política de Privacidad.

Acepto política de Cookies .

EU Cookie Directive Module Information