Kimika bizirik 4.C

Kurtso honetan Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen du Kimika Bizirik programa. Programa honen helburua da ikastetxeetako ikasleei kimikako kontzeptuak hurbiltzea, Unibertsitateko laborategiak eta han egindako lana hurbiltzea, eta batez ere, kimikako karreran egiten diren aktibitateak ezagutzea.

Horretarako Euskal Herriko Unibertsitateko laborategiak  gure esku izan ditugu egun batetik, eta esperimentu batzuk egin ditugu hango irakasleen gainbegiratzearekin.

Gaur ikasi dugu txanponak urre bihurtzen, nailona sortzeko erreakzioa, nitrogenoaren propietateak, substantziak bereizten beren ezaugarrien arabera, eta abar, baina, batik bat, gure ikasleek aukera izan dute haientzat hain ezezaguna den Unibertsitateko mundua ezagutzea eta barnetik dastatzea.

 

Bueltatuko gara datorren urtean!!!

Eskolako Agenda 21

Txostenak:

Eskola-Irratia

Gure ikastetxeko irratia Lehen Hezkuntzako 5. mailako  ikasleek astero parte hartzen duten proiektua da. Gure artean tradizio handia dauka eta, zalantzarik gabe, gaitasun eta heziketa  balore asko lantzeko bidea ematen du.

Artikulu honekin batera Eskola-Irratiko saioen argazki eta entzumenak eskuragarri dituzue.

En este artículo os adjuntamos las fotos y audios de todos los programas de la Radio Escolar

AUDIOAK

ARGAZKIAK

 

Gainera, orrialdearen eskumaldeko  erreproduzitzailean argitaratutako azken 30 entzumenak dituzue.

 

Gainera zuen smartphone-aren bidez  eta iVoox-en doako app-a jaitsiz, irratia entzun dezakezue, edota harpidedun egin.

   

IT Txartela, Informazioaren Teknologien Erabilera-ziurtagiria

IT Txartela informazioaren teknologietan oinarrizko gaitasuna ziurtatzeko sistema bat da, eta pertsona batek informatikako tresnen eta Interneten gaineko zer ezagutza duen ziurtatzen du. Hemen duzue informazio gehiago: IT Txartela

Gure ikastetxeak ikasleei eta gizarteari  hainbat ziurtagiri digital lortzeko aukera eskaintzen die. Hauetako ziurtagiri batzuk gure esteketan ikus ditzakezue eta gainerakoak  honako web-orrialdean:

Azpikategoria

Eskolako argazki bildumak Facebook-en

Contacta con nosotros

Alameda de Recalde, 19

48009 - Bilbao

  • Teléfono:   944 24 14 02 / 944 24 14 03

CONECTA CON NOSOTROS

También estamos en las siguientes redes sociales.

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies. Política de Privacidad.

Acepto política de Cookies .

EU Cookie Directive Module Information