Ikasleen onarpenari buruzko argibideak

Ikasleen onarpena Eusko Jaurlaritzak itunpeko ikastetxeentzat dekretatutako aruei jarraituz beteko da. 2 urteko gelan matrikulatuta daudenek ez dute onarpen prozesua egin behar. Zuzenean 3 urteko gelan onartuta daude.

Haur Hezkuntzan (2-5 urte), Lehen Hezkuntzan edo Bigarren Hezkuntzan (DBH 1. mailatik  4. mailara) tokia eskatu nahi izatekotan , Gabonetatik aurrera idazkaritzan  edo web honetan dagokion izena emateko orria  bete, eta bertan eskatzen diren dokumentuak eman beharko dira:

Nahitaezkoa da eskaera Hezkuntza sailak ezarritako EPEAN osatzea. Eskatzaileei, onartuei eta ez onartuei, 2. eta 3. aukerei   buruzko informazioa ikastetxeko karteldegian azalduko da eta ez da telefonoz emango.

DBH 2. DBH 3. eta DBH 4. MAILAKO HEZKUNTZA ESKAINTZAREN informazioa,  aukerako ikasgaiak eta ibilbideak hautatzeko fitxak daude. Ikasmaila batentzako eskaerak  dauden lekuak baino gehiago izatekotan, Eusko Jaurlaritzak ezarritako EPEAK eta IRIZPIDEAK kontuan izango dira.

Batxilergorako eskaerak egiteko BATXILERGOKO IZENA EMATEKO orria osatu beharko  duzu eta Administrazioak ezarritako EPE eta IRIZPIDEEI jarraituz eskaera ofiziala eman. Sail honetan bertan  BATXILERGOKO 1. eta BATXILERGOKO  2. mailetako eskaintza  ezagutzeko  agiria daukazu.

“Informazioa” sailean interesgarriak izan daitezkeen hainbat alde aurkituko dituzu:

Eta Agiriak  sailean:

“Argitalpenak” sailean ikastetxeak argitaratu dituen buletinak irakur ditzakezu.

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies. Política de Privacidad.

Acepto política de Cookies .

EU Cookie Directive Module Information