2. Btoko hiru klaseak Legazpin izan dira, RUTA OBRERA izeneko programa batean parte hartzen. Han, 50eko hamarkadan eskolak ziren bezalakoak (metodologiak, jolasak, zigorrak…). Handik sutegi (fabrika) batera joan ziren, eta han egin zituen Chillidak haizearen orrazia osatzen duten piezak. 50eko hamarkadako lana nolakoa zen azaldu zieten.

Ondoren, Igartubeitin (Ezkio), XVII. mendeko euskal baserrien bizimodu tradizionala, sagardoaren ekoizpena, lihoarekin egindako lana… azaldu zizkieten.

Eta azkenik Ormaiztegin karlistaldietara hurbildu ziren Tomas Zumalakarregiren museo-etxean.

Txangoan, gai pedagogikoez gain, ordu batzuk eman dituzte taldean eta hobeto ezagutu ahal izan dira.

Aviso Legal - Política de privacidad