Pasadan astean, Espe liburuzaina etorri zen gure gelara eta liburutegia ezagutzera gonbidatu gintuen. Lehendabizi liburutegiko funtzionamendua azaldu zizkigun eta gero bertara abiatu ginen. Bertan, Espek, ipuin polit bat kontatu zigun: “Badator otsoa”. Asko gustatu zitzaigun. Ondoren ipuin ugari ikusteko aukera izan genuen, Zenbat liburu dagoen liburutegian!
Azkenik, beste gonbidapen bat jaso genuen Esperen eskutik: aitarekin edo amarekin etor gaitezke. Gure partetik, oso ondo pasatu genuen eta berriro itzuliko gara, ipuin ederrak entzutera. Mila esker Espe!!
Iruzkin berriak