Urtarrilaren 17an, 18an eta 19an, 4. Mailako hiru klaseak Aingeru Etxebarriaren sukaldera joan gara. Bertan, natur zientzietan lantzen gauden “Nutrizioa eta Osasuna” gaiarekin lotura bat egin dugu.
Horretarako, Venezuelan jatorria daukan arepa izeneko elikagaia sukaldatu dugu. Taldeka jarri eta gure jakia egiteko orea sortu, arepari forma eman eta bertan sartzeko osagaiak moztu ditugu. Saltxitxak eta gazta izan dira sartu dizkiogunak. Oso ondo pasatu dugu sukaldatzen!
Aurreko guztia egin eta gero, labean sartu eta patio orduan jateko eraman ditugu, hamaiketako moduan. Asko gustatu zaigu irteera hau egitea!
- smart
- smart
Iruzkin berriak