DBHko eta Batxilergoko Marrazketa ikasgaiko ikasleek Arte Ederren Museoa bisitatu dute, museoaren jabetzako zenbait obra ezagutzeko. Bisita gidatuaren ondoren, minutu batzuk ematen dituzte ikusitakoa laburbiltzen, beren iritziak azaltzen edo ikusi dituzten obrekin lotutako marrazkiren bat egiten.
Jarduera ikasgelan amaitu dute, beren ideiak eta egindako marrazkiak partekatuz.
Oso proposamen interesgarria ikastetxeko ikasleen kultura ikasgelatik haratago eramateko.
Iruzkin berriak