Pasa den kurtsoan, Batxilergoko Lehen Mailako ikasleekin “Herenegun” Programan parte hartu genuen. Programa hau “Gogora” erakundeak eskaintzen du ikastetxeetan Euskal Herrian azken 60 urteetan   bizi izandako gatazka ezagutu eta ikasleekin  jorratzeko:  Bideoak, lan materialak, biktimen lekukotasuna…helarazi zizkiguten.Hauekin gure ikasleek  garai hori hobeto ezagutzeko aukera izan zuten.

Pasa den hilabetean, azaroak 10ean, “Gogora” insitutotik gonbidapena heldu zitzaigun  “Memoria eguna” ospatzeko  beste ikastetxeetako ikasle, irakasle, gizarte erakundeetako kide eta polikari batzuekin gure esperientzia hori partekatuz.

Euskalduna Jauregian izan zen topaketa: aurkezpen labur batekin hasi zen, ondoren, taldeka gure  ikuspuntuak konpartitu  genituen,  gerotxoago Lehendakariaren azken hitzak entzun   eta bukatzeko, mokadu goxo bat dastatzeko aukera ere izan genuen.

Eskerrak ematen dizkiegu Iñaki, Paula, Manu, Arrate, Teresa, Unai eta Luziari (azken bi hauek gainera mikrofonoz denen aurrean hitz egin zuten) ostiral arratsalde batean beraien denboraren zati  bat emateagatik.

Aviso Legal - Política de privacidad