Guztia apirilaren 19an hasi zen, 6. mailako ikasleok oso emozionatuta geunden, zeren eta irteera egun osoa zelako. Hasieran, pentsatzen genuen oso aspergarria izango zela, baina azkenean oso ondo pasatu genuen. Lehenengo, “La Encartada” museoa barrutik ikusi genuen, makinak erakutsi zizkiguten eta nola egiten zituzten txapelak, oihalak… Geroago, ginkana egiteko prestatu ginen azaldu zigutenari buruz. Ondoren, jateko ordua izan zen, ia denok bokatak jan genituen. Gero, Balmasedara joan ginen paseo bat ematera eta futbola edo saskibaloia jolastera. Azkenean, autobusa hartu eta eskolara bueltatu ginen.

Aviso Legal - Política de privacidad