Gure ohiko estiloaren erraztasun, hurbiltasun eta familiartasunarekin, meza eta luncha partekatu ditugu ikastetxeko ikasle nagusiekin.
Eukaristian zehar, bizitzaren motxilan betiko eraman gura doguna eta mundu hobe bat eraikitzeko borrokatu gura dogun arrazoiak adierazi doguz.
Amaieran, Zuzendaritzak ikasleei gogorarazi die beti izango dituztela ateak zabalik proiektu eskolapioarekin kolaboratzen jarraitzeko, bakoitzaren nahien eta bokazioaren arabera, gure ikasgeletatik egun batean igaro ziren pertsona askok egiten duten bezala (begiraleak, entrenatzaileak, laguntzaileak, Katekumenotzako gazteak, boluntarioak, erlijioso eskolapioak, eskolapio laiko eta laikoak, familiak, anaitasuneko pertsonak, Itaka Eskolapioak, misio partekatua, Kirol Elkartea, gizarte, hezkuntza eta erlijio erakundeak, gertuko jendea…).
Jakina, ez da falta izan ikasleen artean gehien bozkatutako diseinua duen kamisetaren ohiko banaketa.
Aurrera! Oso ondo hornituta eta prestatuta zaudete aurrean duzuen etapa berriari aurre egiteko.
Gogoratu hau beti izango dela zuen etxea!

Aviso Legal - Política de privacidad