Hirugarren ebaluazioan, Fisika eta kimikako ikasgaiaren barruan, DBH-ko 2. mailako ikasleek argia eta soinuaren gaia ikusten dute.
Gai horren barruan begia ezagutzea helburu nagusia da, eta horretarako, eta ikasleen artean zientziarekiko gustua sortzeko, klasean ikusi ordez, laborategira eraman ditugu ikasle guztiak.
Horretarako, ikasleek behi baten begia lortzen dute, hau handiagoa da eta hobeto ikusten dituzte atalak. Hemen irakasleok eskerrak eman nahi dizkiegu familiei beren laguntzagatik, badakigulako batzuetan lortzea ez dela izan kontu erraza.
Argazki hauetan aukera duzue halako praktikaren adibidea ikusteko.
Espero dugu zuen gustukoa izatea, ikasleei asko gustatu zaie aktibitate berri hau egitea.
Iruzkin berriak