Ekainaren 2an, ostirala, IKT ikasten ari diren 4.DBHko ikasleak Bilboko Areatzan egiten den zientzia-azokara joan ziren ikasturte honetan garatu duten proiektua aurkeztera.
Telefono mugikorretarako aplikazio bat zen, non Ginkana moduan ikastetxeko ikasle txikienek bizi diren ingurunea ezagutu dezaketen.
Aplikazioak arrakasta handia izan zuen ikusleen artean, eta horrek standa topera jarri zuen egun osoan.
Azken urteotan, zientziaren azoka ikastetxeen propaganda txiki bat bihurtu da, eta hasierako esentziaren zati handia galdu du. Beraz, gure ikasleak sarituak izan ez arren, harro senti gaitezke haien lanaz. Haientzat ikaskuntza izugarria izan zen: beren produktua publikoari helaraztea, hizkuntza ezberdinetan defendatzea, prentsari arreta eskaintzea, ikasgela batean nekez landu daitezkeen gauzak dira.
Horregatik, gure zorionak, gure ikasleez oso harro sentiarazten gaituelako.

Aviso Legal - Política de privacidad