Zientzia Astean zehar, eskolako DBH 3. mailako ikasleok ikerketa zientifikoari buruzko hitzaldi bat jaso dugu ikastetxeko areto nagusian. Biobizkaia izeneko ikerketa institutoko langile bat etorri da (Maria Luz), eta orokorrean, hurrengoa azaldu digu: zer nolako lana egiten den elkarte horrek dituen zentro guztietan, ospitaletan batez ere, hau da, zer materialekin egiten duten lan (adimen artifizialarekin, errealitate birtualarekin, informatikarekin, laborategietan,…) eta zer ikertzen duten (zenbait gaixotasuni aurre egiteko modua,…). Hitzaldia primeran egon da eta oso interesgarria izan da, besteak beste, ikasketen norabidea aukeratzeko momentuan aukera hauek ezagutzea oso garrantzitsua delako ikasleontzat.
Iruzkin berriak