Duela gutxi, ibilbide biosanitarioko 1. Batxilergoko ikasleok, Bilboko udal laborategian egon gara, Irala auzoan. Zentro horretan lan egiten duten bi langile profesionalen laguntza eta azalpena izan dugu, Olaia eta Tania. Bisita goizean hasi da eta 1.mailako klaseok ikastetxe osoa eta bere funtzionamendua ikusteko aukera izan dugu. Zentroa bi ataletan banatuta dago: mikrobiologiako laborategia eta kimikako laborategia. Horietan Bilboko elikagaien eta uren kalitatea aztertzen da, besteak beste. Gainera, honako esperimentu hauek egin ahal izan ditugu: gariaren DNA ateratzea eta hainbat substantziaren pH-a kalkulatzea. Oso eskertuta eta pozik gaude txango honekin. Ikasgelan modu teorikoan aztertzen ditugun prozesu eta erreakzioen funtzionamendua ikusi ahal izatea, baina modu praktikoan, oso esperientzia interesgarria izan da. Eskerrik asko Lourdes eta Helenari laborategira laguntzeagatik eta laborategira joateko aukera emateagatik.

 

Aviso Legal - Política de privacidad