Bigarren ebaluaketan zehar, Lehen Hezkuntzako 4. mailan colpbolean jolasten ikasi dugu heziketa fisikoan, gorputzaren goiko aldea erabiliz baloi bat porteria batean sartzea helburu duen kirol alternatibo mistoa. Kirol hau lantzearen xedea talde-lana eta errespetua jorratzea izan da, taldekideen parte-hartzea sustatzen dugun heinean.
Ikasleriaren harrera hain handia izan da non aste batzuetan zehar patioetan colpbol partiduak jolasten egon garen. Beraz, patioetan berriz ere elkartu gaitezkela aprobetxatuz, hiru klaseetako ikasleak nahasi eta talde misto desberdinak sortu ditugu. Oso aste dibertigarriak izan dira. Colpbola geratzeko etorri da!
Iruzkin berriak