Aste honetan piraguismoa egitera joan gara 3. mailako ikasleok. Bainujantzia jantzi dugu eta han neopreno eta txalekoa eman dizkugute. Gero, azalpen labur bat eman digute, arrauna eta piragua nola erabiltzen diren jakiteko. Hasteko piraguetan igo eta itsasadarrean zehar ibili gara. Gero gelditu egin gara jolas pare bat egiteko: piraguan zutik jarri, zure kidearekin lekuz aldatu (ura ukitu gabe) eta padelsurf egin bitartean, lasterketa bat ere egin dugu. Hori bukatutakoan dutxa hartu eta hamaiketakoa jan dugu.
DBH 3.MAILAKO IKASLEEK PIRAGUISMOA EGIN DUTE
18 \18\+00:00 ekaina \18\+00:00 2019

Iruzkin berriak