4 DBHko ikasleek ikasgelan landu dituzte argudiozko testuak, dinamika berri baten bidez. Lehiaketa bat sortu dugu, eta bertan, asmatu zuten produktu bat aurkeztu eta argumentu desberdinekin saltzen saiatu behar zuten. Jarduera dibertigarria eta emankorra izan da. Berriz ere frogatzen da ikasteak ez duela zertan aspergarria izan, eta, hala, ikaskuntza askoz ere iraunkorragoa izatera iristen da.

Zorionak, neska-mutilok, erakutsitako lanagatik eta sormenagatik!

 

Aviso Legal - Política de privacidad