Aurten, bigarren aldiz, Bilboko Eskolapioak Ikastetxeak Zientzia Azokan parte hartu du, Zientzia Azoka ekimena Euskal Herriko gazteek garatutako proiektuen azoka bat da, eta ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko da.
2019ko maiatzaren 11an ospatu zen, Bilboko Plaza Berrian, eta egun horretan ikastetxe askok aurkeztu zituzten beren proiektuak.
Guk, ikastetxetik, uste dugu oso aukera ona dela gure ikasleen prestakuntzan beste aurrerapauso handia emateko, eta horrexegatik, 4. mailako ikasleek kurtsoan zehar Robotikarekin erlazionatuta dagoen proiektu bat landu zuten.
Esperientzia oso ona izan zen, eta gure ikasleek sari bat irabazi zuten: 2 eguneko egonaldi tutorizatua Tecnalian.
Hori dela eta, aste honetan enpresa bisitatzeko aukera izan dugu, eta han ikasleek aukera izan dute profesionalekin esperientziak konpartitzeko, eta etorkizunean arituko diren teknologia berriak ezagutzeko.
Eskerrik asko Tecnalia aukera hau emateagatik!!!
Iruzkin berriak