Enpresa-ekonomia irakasgaian trantsizio energetikoaren gaia landu dugu, eta, zehazki, energia eolikoaren problematika. Jevonsen datuen eta paradoxen azterketatik ondorioztatzen da beste eredu ekonomiko eta bizi-estilo bat behar dela energia berriztagarriek larrialdi klimatikoaren arazoa areagotzen lagundu ez dezaten.
Multinazional handien kontura eta herritarren bizkar haize-errotak jartzea mehatxu bat da biztanleen eta izaki bizidunen bizitzaren kalitaterako eta iraunkortasunerako. Gainera, eztabaida publikorik gabe eta Pagasarri-Ganekogorta bezalako inguruneetan planifikatzen bada, mehatxua oso larria da, eta dorre elektriko erraldoiak jartzeagatik, bidezidorrak eta mendi-hegalak suntsitzeagatik (Biderdi, adibidez) dagoeneko gertatzen ari den narriadurarekin bat egiten du.
Iruzkin berriak