Batxilergoko 2. mailako Psikologia irakasgaian erlaxazio saio bat egiten amaitu genuen ikasturtea. Saioa dinamizatu digun Mariani esker, ikasgelan landu duguna praktikara eraman dugu. Erlaxazio-dinamika bat egin ondoren, pentsamendu negatibo eta positibo batzuk bistaratu ditugu, ikasgelan denon artean idazten ditugunak eta azterketen garaian eta aurretik izaten ditugunak. Askotan, gure pentsamenduek laguntzen digute erronkei modu desberdinetan aurre egiten, eta horretaz jabetu eta landu ahal izateak asko laguntzen digu EBAUtik gerturatzen diren egoeretan. Beraz, animo guztioi eta ikasitako guztia praktikan jartzera!

Aviso Legal - Política de privacidad