Badakizu erlerik gabe gure mundua ez zela berdina izango? Horiek gabe arazo larri bat izango genuke. Erleak lorez lore ibiltzen dira nektarraren bila. Beren bidaian polena sakabanatzen dute, eta horrela, haziak sortzen direnean beste landare batzuk jaiotzen dira. Horiei esker, elikagaiak ditugu. Hala ere, animalia txiki horiek desagertzeko arriskuan daude klima-aldaketaren, izurriteen, pestiziden eta abarren ondorioz.

Horregatik, IKERTU ESPACIO EXPLORAN “ERLEEN MUNDU MAGIKOA” proiektua sortu dugu, txiki-txikitatik izaki bizidunak eta ingurunea zaindu behar dutela ikasi behar dutelako. Azkenik, Toñiri eskerrak eman nahi dizkiogu gure bizitzan hain garrantzitsuak diren intsektuenganako maitasuna transmititzeagatik. Argazki batzuk uzten dizkizuegu.

Aviso Legal - Política de privacidad