Aurten, VII. Gabonetako Torneo Solidarioa – ESCOGABONAK ospatu dugu, oraingoan bi txapelketa ezberdinekin. Alde batetik, 3×3 saskibaloi txapelketa klasikoa, abenduaren 22an goiz osoan zehar, non 25 taldek parte hartu zuten. Bestalde, abenduaren 30ean, lehen aldiz futbito txapelketa egin zen, arratsalde osoan zehar jokatu zuten 6 talderen parte-hartzearekin.
Bildutako diru guztia 2024-25 Gabonetako “Bideak Irekiz” kanpaina solidariora bideratu da.
Gainera, abenduaren 22an bertan, argazki bat atera genien lehen ordutik hurbildu ziren pertsonei, elkartasun-kanpainarekin bat egiteko eta sentsibilizatzeko.
Eta DBHko 1. mailako ikasle talde bat ere izan genuen, goiz osoan sandwichak eta txokolatea bizkotxoekin prestatu zituztenak energiari berriro ekiteko eta elkartasun-kanpainara bildutakoarekin laguntzeko.
Bi egun horietan jokalariek, boluntarioek, lagunek eta senideek kirolaz eta elkartasunaz gozatu genuen, gure Escolapios Kirol Elkartean eskutik helduta.
Mila esker ahal izan zenuten guztiei, txapelketak antolatuz, arbitratuz eta logistika guztiaz enkargatuz, eta bereziki bi jardunaldiez gozatu eta “Bideak Irekiz” aurtengo gure elkartasun kanpaina babestera batu zineten kirolari guztiei.

Aviso Legal - Política de privacidad