Gela Egonkorrean gure zentzu guztiekin esperimentatu nahi dugu. Astero jarduera desberdinak planteatzen ditugu esperientzia zientifiko txikiekin, errezetak eginez eta gorputzeko sentsazioak deskubrituz, hainbat material manipulatuz. Oraingo honetan uraren egoera ezberdinak eta tenperatura aurkitu ditugu. Primeran pasatzen dugu izotzaren hotza sentituz eta ura bere tenperatura aldatzen doan bezala. Gure eskuek sentsazio berriak izan dituzte ur beroa haztatzerakoan. Azkenik, magikoa izan da ikustea globo bat puztu daitekeela gure esku guztiak botila baten gainean jarrita, izozkailuan egon ondoren.
Iruzkin berriak