Abenduaren 3an Nazioarteko Euskararen Eguna ospatu dugu ikastetxean eta horretarako hainbat jarduera egin dituzte gure ikasleek.
Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan egun osoan zehar jarduera bereziak egin ditugu eta DBH eta Batxilergoan arratsaldean zehar.
Jai-giro polita izan dugu lehenengo ordutik euskal dantzekin hasita. Ikasle guztiek parte hartu dute hormairudiak, jolasak, tailerrak eta herri kirolak eginez.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta hurbildu zareten familiei.
Iruzkin berriak