Abenduaren 3an Nazioarteko Euskararen Eguna ospatu genuen ikastetxean eta horretarako hainbat jarduera burutu genituen etapa guztietan.

 Ikasle nagusienek hormairudiak sortu zituzten eta ikasle batzuek Euskaraldirako sortutako abestiaren koreografia dantzatuz bideoa grabatu zuten.

 Lehen Hezkuntzakoek Euskaraldiaren leloa landuz hormairudi polit bat jarri zuten eta LHko 3. ziklokoek goizeko lehenengo  orduan “Aukera berriak” kantaren koreografia dantzatu zuten.

Txikienek eskolako pasabideak apaindu zituzten Txantxangorriez eta euskarari “oparitu” zizkioten hitzez.

Aviso Legal - Política de privacidad