DBH ko 3. mailako ikasleek eztabaida bat egin dute gaztelaniazko ahozko adierazpenaren gaitasuna lantzeko. Horretarako, 2 gai aukeratu zituzten eta eurek aukeratutako gaien aldeko eta kontrako argudioak prestatzen aritu ziren: abortua eta hezkuntzarako eskubidea. Eztabaidak 2 ikaskidek antolatzen zituzten, eta haiek arduratu ziren ikasgela antolatzeaz, bai eta esku hartzeko denborak eta txandak antolatzeaz ere. Eztabaidan zehar, ikasleek adi entzun zuten, txandak eta ikaskideen esku-hartzeak errespetatuz.
Horrelako jarduerekin, ahozko adierazpena lantzeaz gain, antolaketa, argudioen hautaketa, informazioa iragaztea eta abar landu nahi ditugu. Azken batean, bizitzan erabilgarriak izango zaizkien tresna mordoa.

Aviso Legal - Política de privacidad