Maiatzaren hasieran, 2.E.P.ko neska-mutilek “Kepa”eskeletoaren mezu bat jaso genuen, pertsona izateko laguntza eskatzen. Eta beti laguntzeko prest gaudenez, abentura honi ekin diogu: Ezagutu giza gorputza nolakoa den barruan.

Salto egitean, korrika egitean, eskailerak igotzean,… mugitzen ditugun muskuluak ezagutu ditugu.

Arnas eta digestio aparatua diseinatu genuen nola funtzionatzen duen ulertzeko eta zirkulazio aparatuak nola funtzionatzen duen abesten zuten rapero bihurtu ginen.

Hau guztia zentzumenen jaialdiarekin bukatzen dugu, non “sentitzeko” erakusleiho bat prestatzen dugun.

Lan bikaina egin dugu!

Aviso Legal - Política de privacidad