Aste honetan zehar aniztasunari buruz hitz egingo dugu. Batzuetan badirudi desberdintasunak txartzat hartzen ditugula baina gure desberdintasun guztiak bereziak egiten gaituzte eta aberasgarriak dira gure inguruko jendearentzat, haiengandik ikasi dezakegulako.
Aniztasunari buruz hitz egiten dugunean, pertsona guztiei buruz hitz egiten dugu. Zoritxarrez gaur egun desberdintasun horiek ez daude guztiz onartuak gure gizartean eta gizatalde batzuk oraindik pixka bat baztertuta jarraitzen dute: hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonek, kultura desberdina dutenak, emakumeak, etab. Aniztasuna kolektibo guzti hauek barneratzen dituen arren, aste honetan zehar hezkuntza premia bereziak dituzten haurretan zentratuko gara. Hezkuntza premia bereziak dituzten umeak errespetatu eta onartu behar ditugu. Gu bezalako pertsonak dira eta haiekin asko ikasi eta disfrutatu ahal dugu aukera ematen badiegu.
Beraz, aste honetan aniztasuna zer den ikusiko dugu, aniztasunaren abantailak aztertuko ditugu eta aniztasun hori errespetatzearen garrantzia ikasiko dugu. Guztiok daukagu gaitasunak eta zailtasunak. Hori dela eta, gure begirada aldatu behar dugu besteek egin dezaketen gauzak baloratzeko eta haiengandik ikasteko.
Esan dugunez, aste honetan ikasi behar dugu aniztasuna zer den eta nola errespetatu ahal dezakegun. Helburu hau lortzeko dekalogo bat sortu dugu. Dekalogoak klase guztietan eskuragarri izango dituzue eta bertan agertuko dira hezkuntza premia bereziak dituzten umeak errespetatzeko eta zaintzeko bete behar ditugun jarraibide batzuk. Aste hau bukatu eta gero guztiok konpromiso berri bat hartu behar dugu jarraibide hauek aurrera eramateko.
Guztiok desberdinak gara baina hori da bereziak egiten gaituena.
Iruzkin berriak