“ONGIZATE FISIKO ETA EMOZIONALA” DBH 2.mailako hautazko ikasgaian, Ereaga hondartzara joan gara goiz ezberdin batez disfrutatzeko eta zelako aukerak ditugun fisiko zein emozionalki ondo sentiarazten gaituenak ezagutzeko. Kirolak eta jarduera batzuk beste era batera egitea eskaintzen diguten inguruneak ezagutzea eta horietaz gozatzea funtsezkoa da, baita bakoitzaren garapen emozionalean mota honetako kirol-jarduerak egiteak ekartzen dizkigun onurak aprobetxatzea ere.
Esperientzia bikaina izan da, eta horri esker ikasi eta kirola beste era batean egin ahal izan dugu, denbora zoragarria ematen besteekin partekatuz.
Iruzkin berriak