Ikasturte honetan berriro jarri dugu martxan Hurbilean programa. Bost topaketa egin ditugu, hezitzaile gisa interesatzen zaizkigun benetako gaiak jorratzeko. Familiek eta Ikastetxeak kezka eta desio bera partekatzen dugu: gure seme-alaben eta ikasleen heziketarik onena. Ziur gaude helburu hori lortzen dugula Familia eta Ikastetxea norabide berean goazenean.
Oso topaketa aberasgarriak izan dira, eta prestakuntza-gai desberdinak partekatu ditugu, gure haurrak dauden etaparen arabera. Hona hemen ikasturte honetako azken saioko argazki batzuk.
Iruzkin berriak