Asteazken honetan DBH-ko 4.C-ko ikasleek esperimentu kimiko batzuk egin dituzte bigarren mailako ikasleen aurrean.
Orain dela bi urte, ikasle hauek hasi ziren esperimentuak egiten fisika eta kimikako klase guztietako lehenengo minutuetan. Helburua zera zen: ikasleen artean zientziarekiko gustua sortzea; eta horretarako, orain ikasle helduagoek erakutsi diete zeintzuk diren zientziak eman ditzakeen aukerak.
Bigarren mailako ikasleentzat aukera paregabea da ikasgai honen barruan egin daitezkeen gauzak ikusteko eta nagusiengandik ikasteko.
Hemendik aurrera, bigarren mailan ere, esperimentu zoragarriak ikusiko ditugu!!!
Iruzkin berriak