Gaur Iñaki Friera idazlea etorri da gure ikastetxera guk irakurritako “Izaroko altxorra” liburuari buruz hitz egitera. Galdera pilo bat bota diogu eta adi-adi entzun ditugu bere istorioak eta pasadizoak. Horien artean gaur kontatu digu 25 urte betetzen duela bere liburu honek!

Zorionak Iñaki! Hainbat urte ondoren zure liburuak gure gaztetxoak harrapatzen jarraitzen ditu abentura zoragarri honetan.

Eskerrik asko Esperi ere hain ondo prestatzeagatik gure liburutegia ekintza honetarako. Modu ederra astea bukatzeko!!!

Aviso Legal - Política de privacidad