Aurreko astean Iñaki Friera idazlea etorri zaigu ikastetxera 5.mailako ikasleekin egotera. Irakurritako liburuari buruzko hainbat galdera egiteko aukera izan dugu eta oso gustora egon gara bere istorioak eta pasadizoak entzuten.

Asko gustatu zaizkio eta hitz eder hauek bidali dizkigu:

«…Sekula ez nukeen imajinatuko mire liburuko lapurrek mendekua prestatu zezaketela edo nire pertsonaiak munduaren suntsipena saihesteko aukera izango zutela. Hori da literaturaren jolasa; haria jarri eta tiraka hasi, istorioak nora eramaten gaituen ikusi arte. Zoriondu idazle gazte horiek nire partez»

«… Ederra da… irakurleekin egotea, baina askoz ederragoa da irakurleengandik hartzen dudan sentimenduaz blaitzea…»

Mila esker, Iñaki Friera.

 

 

 

Aviso Legal - Política de privacidad