Federico García Lorcaren La casa de Bernarda Alba obra klasean landu ondoren, Batxilergoko 2. urteko ikasleok Campos Antzokian antzeztu ahal izan dugu. Obra hau, egileak idatzi zuen azkena, emakumeak gizarte patriarkalean bizi duen egoera txarrari buruzkoa da, eta Lorcak horren salaketa argia eta irekia egiten du.
Obra amaitu ondoren, emakumezko aktoreekin hitz egiteko aukera ere izan dugu, haien lanaren alderdi batzuen berri emanez: egunerokotasuna, lan-baldintzak…
Laburbilduz, oso esperientzia aberasgarria izan da, obra hobeto ulertzeko eta, gainera, ondo pasatzeko aukera eman diguna.
Iruzkin berriak