Gure ikastetxeko LH6.eko June Vinuesak Mikoleta Ipuin Lehiaketaren 2.saria jaso du bere kategorian.

Atzo, Bilboko alkateak, Juan Mari Mari Aburtok, Rafael Mikoleta ipuin lehiaketaren XXXI. edizioko sariak banatu zituen.

Aurten euskaraz idatzitako 753 ipuin aurkeztu dira, Bilboko ikastetxeetako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek sortuak.

ZORIONAK June, merezitako lan honengatik! Benetan ipuin polita!

Zorionak, eta eskerrik asko, parte hartu duzuen guztioi, lan handia egin baituzue.

Ez utzi istorio eder horiek idazteari. Jarrai ezazue, irakurtzen, idazten eta zuen talentuak erakusten.

Hemen duzue Juneren ipuina irakurri ahal izateko

 

Aviso Legal - Política de privacidad