Kamerunetik etorritako eskolapio batzuk ikastetxeko geletatik pasatu dira agurtzeko eta gurekin hitz egiteko.

Oso ondo ezagutzen dute elkartasun-kanpainako proiektu bat: “Lehen Hezkuntzako eskolen nutrizio programa”. Peter, Moses, Daniel eta Pedrok eskerrak eman dizkigute kanpainan laguntzeagatik.


Ikastetxea bisitatzera etorri diren Kamerungo eskolapioek beren herrialdeko errealitatea eta elkartasun kanpainaren Bafia eta Bamenduren (Kamerun) proiektuaren garrantzia azaldu dituzte: “Lehen Hezkuntzako eskolen nutrizio programa”.

Gainera, ingelesez azaldu digute, eta “listening”arekin zerikusia duten gaitasunak praktikatu ahal izan ditugu. Ikale batzuk galderak egitera ere ausartu dira.

Moses, Daniel and Pedro, thank you very much for your visit, and especially thanks to Peter for everything you have told us and for the final song.

Aviso Legal - Política de privacidad