Urtarrilean Batxilergoko 2. mailako ikasleek Federico García Lorcaren La casa de Bernarda Alba antzezlanera joateko aukera izan dugu. Obra hau bere egilearen lan dramatikorik onentzat jotzen da, eta hainbat gai jorratzen ditu, hala nola maitasun frustratua, desioaren eta errealitatearen arteko gatazka edo autoritatearen eta askatasunaren arteko liskarra. Bertan, Lorcak emakumea jartzen du protagonista, bizi den gizarte patriarkal eta matxistaren biktima.
Aktoreek, beren interpretazio bikainaz gozatzeaz gain, beraiekin hitz egiteko aukera ere eman digute, gure zalantzak argitzeko eta beren lanari buruzko bitxikeria batzuk kontatzeko.
Laburbilduz, ikasgelan landu dugun ikasturte honetako gai-zerrendako lan honi buruz gehiago ikasteko modu desberdin eta dibertigarria izan da.

Aviso Legal - Política de privacidad