Lehen hezkuntzako 2. mailako ikasleok itsas museora joan gara. Gure ingurunea zaintzearen garrantziaz hitz egin digute, murriztuz, berrerabiliz eta birziklatuz.
Plastikoak kutsatutako gure itsasoak nola dauden erakusten duen bideo bat ikusi ondoren, tailer eta jolas batzuetan parte hartu dugu.
Azkenik, material birziklatuekin eskulan bat egin dugu.
Primeran pasatu dugu!

 

 

Aviso Legal - Política de privacidad