Pasa den hilabetean, Maider Yabar etorri zen gure gelara bere lanbideari buruz hitz egiteko. Berak azaldu zigun hasieratik bazekiela ez zuela unibertsitatera joan nahi gero horretan lan egiteko, lanbide artistiko bat izan nahi zuelako. Bere hitzaldia oso interesgarria iruditu zitzaigun, batez ere orain arte entzundakoekin konparatuz desberdina izan delako. Normalean, etorkizunari begira, ez genien hainbeste garrantzirik ematen gure nahiei eta horrelako aukerak alde batean uzten genituen. Alabaina, Maiderren hitzaldia entzun ondoren eta aukera berri hori ezagutu ondoren, heldu bihurtzen garetean benetan gustatzen zaigunari premiazko garrantzia emango diogula badakigu. Horregatik guztiagatik, Maiderri eskertu nahiko genioke egindako hitzaldia. Mila esker!!
Iruzkin berriak