Bakearen aldeko 40. martxa baino lehen, 1937 eta 1940 bitartean ikastetxean espetxean egon ziren pertsonen omenezko ekitaldia egin zen ikastetxean. Oso ekitaldi hunkigarria izan zen, biktimek merezitako oroitzapena izan zezaten eta haien senideek, azkenik, dolua behar bezalako duintasunez eta errekonozimenduz itxi zezaten.
Senitartekoei izena jarri ondoren, “Maitia nun zira” entzun genuen. Ondoren hitz egin eben Juanjo Arangurenek Ikastetxe eta Eskolen izenean, Julio Cesar Garciak senideen izenean, Aintzane Ezenarrok, Gogora Institutuko (Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua) zuzendariak, Kerman Lópezek, Bilboko Elizbarrutiko bikario nagusiak, eta Amaia Arregik, Bilboko alkateak.
“Xirrinaren heriotza” izan zen doinua, Ane Perez eta Ibone Garces ikastetxeko dantzarien ohorezko aurreskua eta senitartekoei merezitako oroitzapena eman aurreko minutuko isilunean.
Azkenik, memoriaren plaka inauguratu genuen, eta haren azpian lore sorta bat utzi genuen ikastetxearen partetik eta arrosa gorriak senitartekoek.
Horrela amaitzen dugu adiskidetzeko eta bakearen eta bizikidetzaren aldeko keinu hori, ikasleentzako, herritarrentzako eta etorkizuneko belaunaldientzako hezkuntza-ondarea ere izan nahi duena. Gizarte gisa saihestu behar dugunaren erreferentzia, eta etorkizunari bakearen, memoria justuaren eta indarkeriarik ezaren gakoetatik nola egin behar diogun aurre.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu une esanguratsu eta beharrezko hau posible egin duzuen pertsona eta talde guztiei: eskolapia kongregazio probintziala, memoriaren taldea (bereziki Sergio Gonzalezi), Jon Penche, Aitor Miñambres, Gogora, Elizbarrutia eta Bilboko Udala, San Inazio Choir abesbatza, dantzariak, txistulariak, Jose Barandalla, Asier Gana eta, batez ere, senideei.
Sortu dugun web orrian, dokumentuak, lanak, informazioak, irudiak eta mundu hobe baten eta gure aldeko balioen kontzientziazioan eta prestakuntzan laguntzen duen guztia argitaratuko dugu.

Aviso Legal - Política de privacidad