26Joan den otsailaren 8an, BTOko 1. mailako Biologia, Geologia eta Ingurumen Zientzien taldeak Arkaitz Carracedoren laguntza izan zuen minbiziari buruz gehiago ikasteko eta hura prebenitzeko eta tratatzeko ikerketak duen garrantzia aztertzeko. CicBioGuneko ikertzaile garrantzitsu honek hainbat urte daramatza hitzaldi hauek ematen Minbiziaren Aurkako Elkartearen eskutik.
Ikasleek interes handiz entzun zuten eta gaiari buruz zituzten zalantzak galdetu ahal izan zizkioten. Oso ondo baloratu zuten jarduera, ikasgaian ikasten dituzten edukiak bizitzarekin eta errealitatearekin erlazionatzeko aukera izan baitzuten. Arkaitz aurkezten diedanean, beti esaten diet benetako luxua dela berarekin egotea, CicBioGuneko ikertzaile nagusi gisa prostatako minbiziari buruz egiten duen lana oso garrantzitsua baita estatu eta mundu mailan, eta, adibidez, Margarita Salas Gazteentzako Ikerketa Sari Nazionala jaso du, Biologiaren arloan (2022). Sari hau beste ikertzaile batzuekin batera banatu zen atzo, martxoak 1, Alicanten.
Eskerrak ematen dizkiegu Minbiziaren aurkako Elkarteari eta ikertzaile guztiei gai honen inguruan egindako lanagatik eta zientziaren boluntario gisa egindako zabalkundeagatik.
Iruzkin berriak