ONARPENARI BURUZKO ARGIBIDEAK
Ikasleen onarpena Eusko Jaurlaritzak itunpeko ikastetxeentzat dekretatutako aruei jarraituz beteko da. 2 urteko gelan matrikulatuta daudenek ez dute onarpen prozesua egin behar. Zuzenean 3 urteko gelan onartuta daude.
Haur Hezkuntzan (2-5 urte), Lehen Hezkuntzan edo Bigarren Hezkuntzan (DBH 1. mailatik 4. mailara) tokia eskatu nahi izatekotan , Gabonetatik aurrera idazkaritzan edo web honetan dagokion izena emateko orria bete, eta bertan eskatzen diren dokumentuak eman beharko dira:
Nahitaezkoa da eskaera Hezkuntza sailak ezarritako EPEAN osatzea. Eskatzaileei, onartuei eta ez onartuei, 2. eta 3. aukerei buruzko informazioa ikastetxeko karteldegian azalduko da eta ez da telefonoz emango
DBH 2. DBH 3., eta DBH 4. MAILAKO HEZKUNTZA ESKAINTZAREN informazioa, aukerako ikasgaiak eta ibilbideak hautatzeko fitxak daude. Ikasmaila batentzako eskaerak dauden lekuak baino gehiago izatekotan, Eusko Jaurlaritzak ezarritako EPEAK eta IRIZPIDEAK kontuan izango dira.
Batxilergorako eskaerak egiteko orria osatu beharko duzu eta Administrazioak ezarritako EPE eta IRIZPIDEEI jarraituz eskaera ofiziala eman. Sail honetan bertan BATXILERGOKO 1. eta 2. mailetako eskaintza ezagutzeko agiria daukazu.