Filosofiaren Historia irakasgaian, pentsamendu orteguiarraren oinarriak ezagutu ondoren, duela pare bat urtera arte sakonki egituratzen gintuzten eta COVID delakoarekin aldatu diren sinesmenak zeintzuk ziren jakitean zentratu gara. Halaber, pandemia honetan zer ideia eta burutazio berri sortu ditugun eta indarrean jarraitzen duten.
Ikasleei balio izan die Ortega y Gasset-en ustez sinesmen eta burutazio bat zer den benetan jakiteko eta pandemia hau eragin duen errealitatea ulertzeko dugun moduan hain aldaketa sakonak gertatzen ari direla ohartzeko.

Aviso Legal - Política de privacidad