Duela 7 urte hasi zan ikastetxean San Jose de Calasanzeko Otoitz Jarraituan inspiratutako proiektu bat. Denboran iraunkorra izan dadin, Hezkuntza Ministerioko Fedetik-Federa taldeak eskolapia kristau eta hezkuntza komunitateko boluntarioekin otoitzak egitea planteatu zuen; Erlijio orduan bi astean behin, klasearen erdia kaperara joaten da, klasean edo urteko liturgia unean ikusten ari diren gaiarekin zerikusia duen otoitz bat egitera.
Proiektua Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako 1. mailan hasi zen eta, urteetan zehar izandako esperientzia ona dela eta, ikasturte honetan DBHko 1. mailara iritsi da. Une honetan 30 boluntario ditugu irakasle, familia, gazte, Itakako Anaitasuneko kide eta Presentzia Eskolapiarreko pertsonen artean.
Hemen dituzue ikasturte honen amaieran egin genuen ebaluazioaren irudi batzuk. Aurten ere, gure ikasleen esperientzia espirituala eta barnekotasuna bultzatzen dugu. Eskerrik asko posible egiten duzuenoi!

Aviso Legal - Política de privacidad