“Ez da erraza nutrizioari buruzko alderdi garrantzitsu guztiak ezagutzea. Erraza dena hari buruz ikasten ondo pasatzea da. Ongizate Fisiko eta Emozionaleko taldearekin Peñascal Kooperatibaren sukaldaritza-tailerrera egin dugun bisitaldiari esker, ikasgelan ikasitakoa baino askoz gehiago ezagutu ahal izan dugu: km0 produktuekin sukaldean lan eginez (ODSak indartuz), hainbat sukaldaritza-teknika erabiliz, platerrak prestatzen elkarlanean, gaian adituak diren pertsonen prestakuntza jasoz, etab. Goiz bikaina izan da, asko ikasi eta gozatu dugu.
Eskerrik asko Peñascal kooperatibari hain harrera ona egiteagatik! ”

Aviso Legal - Política de privacidad