Azken bolada honetan, 4. DBH eta 2. DBH-ko Fisika eta Kimika ikasgaian, eredu atomikoak egon gara lantzen.

Horretarako, argazki batean ikusteaz aparte, eta informazioa hobetu finkatzeko helburuarekin, ikasleek aukera izan dute historian  zehar egon diren ereduen maketak eraikitzeko.

Horrez gain, eta esan dezakegunez kontzeptu berri bat besteei azaltzen dakigunean barneratuta dagoela,  4. DBHko ikasleak eraman ditugu 2. mailako ikasleen aurrean eredu atomikoen maketak azaltzera.

Egun batetik, irakaslearen paperean sartu dira, eta ikusi dituzte haien irakasleen zailtasunak ikasleen arretari eusteko eta mezua helarazteko.

Kontzeptuak hobeto barneratzeaz gain, gaur egun, gure gizarteak duen eskaera garrantzitsu bat ere ikasi dute: publikoan hitz egitea. Beste ikasleen aurrean hitz egiteak etorkizunean izango dituzte mila egoeren aurrean aritzeko baliabideak emango dizkie, eta pertsonaren garapenean, horri, garrantzi handia ematen diogu eskolatik.

Aviso Legal - Política de privacidad